Euskararen egunarekin bat egingo du gaur Segura Irratiko Bixibixi saioak
Ehunmiliakeko igandean abiatuko da, goizeko 09:00etan
Asteazkenero bezala, gaur ere Bixibixi irratsaioa entzungai izango da Segura Irratian, 12:15etan. Gaurko saioan, gainera, bat egingo dute euskararen egunarekin. Horretarako, Koldo Zuazo hizkuntzalaria gonbidatu dute irratsaiora. Euskarari buruz hitz egingo du Zuazok, Lierni Elortza aurkezlearekin. Beasaingo euskaltegitik, bestalde, Jon Antxia joango da Segura Irratiko saiora. Euskara aberasten atalean parte hartuko du Antxiak.
Durangoko azoka hizpide
Datozen egunetako ekitaldi kulturalen berri ere emango dute gaurko saioan. Besteak beste, asteburuan Durangoko liburu azoka izango denez, horren inguruko informazioa emango dute: liburu aurkezpenak, kontzertuak, hitzaldiak, bideo proiekzioak eta abar. Azkenik, Ainhoa Urretabizkaia esatariak emango dio amaiera irratsaioari, musikaren inguruko albisteekin.
Saioa zuzenean entzuterik ez dutenentzat, ostegunean errepikapena entzuteko aukera izango da, 19:00etan, baita igandean ere, 08:00etan. Zuzenean parte hartzeko aukera ere badago, 943 80 10 41 telefonora deituta. Proposamenen bat bidali nahi dutenek, berriz, helbide honetara idatz dezakete: bixibixisegura@gmail.com. Hitz edo Irri euskara taldeak bultzatutako saioa da Bixibixi, udalaren laguntzarekin.