Ibilaldi mitologikoa egingo dute igandean Lizarrustitik
ATAUN // Gipuzkoako Parketxe Sareak ibilaldi mitologikoa prestatu du, iganderako. Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurreneko ekitaldi sortako jarduera da. Ataungo Lizarrustiko parketxetik 10:00etan aterako dira. Jentilak eta Olentzero Aralar...
ATAUN // Gipuzkoako Parketxe Sareak ibilaldi mitologikoa prestatu du, iganderako. Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren 125. urteurreneko ekitaldi sortako jarduera da. Ataungo Lizarrustiko parketxetik 10:00etan aterako dira. Jentilak eta Olentzero Aralarren gaia du txangoak, eta Jentilbaratzeko kideek antzeztuko dute. Erreserba egin behar da aurrez (943 18 03 35).