Barandiaranen objektu erakusketa gaur bukatuko da
Joxe Migel Barandiaran antropologo ataundarrari eskainitako erakusketa gaur bukatuko da, Ataunen. San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan dago Hamaika objektu, hamaika kontu bilduma, azaroaren 29tik. Barandiaranek erabilitako gauzak, lan tresnak, gai p...
Bi euro ordaindu behar da sarrera.
Jaiotzaren 125. urteurrena, gaur
Hain justu, gaur dira 125 urte Barandiaran jaio zela. San Gregorioko Perune Zahar baserrian munduratu zen, 1889ko abenduaren 31n. Bederatzi senide izan ziren. Apaiz ikasketak Gasteizen egin, Burgosen apaiztu 1914an, eta bi urte geroago ekin zien etnografia eta arkeologia ikerketei, Aralarren. 102 urte betzeko hamar egun falta zituela hil zen, 1991ko abenduaren 21ean.












