Idiazabalen mus txapelketaren kanporaketa jokatuko dute gaur
Euskal Herriko txapelketako kanporaketa izango da, eta bikote irabazlea Gipuzkoako finalerako sailkatuko da. Parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira bikotekoZazpigarren urtez, Euskal Herriko mus txapelketa jokatzen ari dira. Kanporaketak egiten ari ...
Euskal Herriko txapelketako kanporaketa izango da, eta bikote irabazlea Gipuzkoako finalerako sailkatuko da. Parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira bikoteko
Zazpigarren urtez, Euskal Herriko mus txapelketa jokatzen ari dira. Kanporaketak egiten ari dira orain, herriz herri, eta Goierriko lehena gaur izango da, Idiazabalen. 21:00etan hasiko dira, eta lau errege, hiru ustel eta sei hamarrekotara izango da jokoa. Bikote irabazlea Gipuzkoako finalerako sailkatuko da.Idiazabalgo kanporaketan parte hartu nahi duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Finalerako paseaz gain, beste hainbat sari ere izango dira. Partaide guztiek Euskal Herriko Mus Federazioko etiketa duen ardo botila bana jasoko dute.
Kimu kultur elkarteak, berriz, bi sari banatuko ditu lehenengo sailkatzen diren bi bikoteen artean. Bikote irabazleak Ormaiztegiko Kuko jatetxean afaria irabaziko du, Kimuren eskutik. Bigarren sailkatzen den bikoteari, berriz, gazta eta sagardoa emango dizkiote.
Otsailaren 21ean jokatuko dute Gipuzkoako finala, Alegian. Euskal Herriko txapelketaren final nagusia, berriz, Lekeition (Bizkaia) izango da, martxoaren 7an.













