Bihar zortzi hasiko dira ofizialki Idiazabalgo San Blas jaiak. Aurreko astebururako, ordea, giroa berotzen hasteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Txistularien alardea, herri krosa eta danborrada izango dira asteburuko osagai nagusiak. Goierri osoko...

Bihar zortzi hasiko dira ofizialki Idiazabalgo San Blas jaiak. Aurreko astebururako, ordea, giroa berotzen hasteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Txistularien alardea, herri krosa eta danborrada izango dira asteburuko osagai nagusiak. Goierri osoko txistulariak elkartuko dira bihar; 19:30ean, kalejira egingo dute, eta 20:00etan, alardea, Zelaako kiroldegian. Igandean berriz, danbor hotsek hartuko dute herria.