Gure Esku Dagok aurkezpena egingo du bihar Seguran
SEGURA // Herritarrei dinamika berria aurkezteko helburuarekin bilera egingo du bihar Segurako Gure Esku Dagok. Kultur etxean izango da aurkezpena, 19:00etan. Besteak beste, ekainaren 20ko egitasmoa aurkeztuko dute. Herriko abesbatzak Gure Esku Dagoren...
SEGURA // Herritarrei dinamika berria aurkezteko helburuarekin bilera egingo du bihar Segurako Gure Esku Dagok. Kultur etxean izango da aurkezpena, 19:00etan. Besteak beste, ekainaren 20ko egitasmoa aurkeztuko dute. Herriko abesbatzak Gure Esku Dagoren kanta abestuko du. Amaieran mokadutxoa jateko aukera izango da. Herritar guztiak gonbidatuta daude biharko aurkezpen ekitaldira.