Elkartu Nahiko bi talde Mussara 24 ordu probako podiumean, Bartzelonan
Elkartu Nahi elkarteko txirrindulariak, asteburuan Bartzelonan garaipena ospatzen.Elkartu Nahi Elkartu Nahi txirrindulari taldeak 9. Elkartu Nahi eguna ospatuko du larunbatean. Urtero bezala, Lizarrustitik barrena irteera egingo dute goizean eta eguerdian, bazkaria Txanton tabernan. 9:00etarako hitzartu dute irteera larunbatean, eta bizikleta irteera «erritmo lasaiean» egingo dutela aurreratu dute. Goiz erdian, gosaria egiteko geldialdia ere egingo dute. Bazkaria 14:30 inguruan izango da. Irteeran eta bazkarian parte hartzeko Txanton tabernan bertan eman daiteke izena.
Badute, izan ere, ospakizunetarako arrazoirik, asteburu honetan Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jokatu den Mussara 24 ordu erresistentziazko txirrandularitza proban, Elkartu Nahi elkarteko bi taldek lehenengo eta hirugarren postuak eskuratu baitituzte sailkapen orokorrean. Guztira, 175 taldetako 850 txirrindularik hartu dute parte.













