Etorkinen eskubideez eta betebeharrez hitz egingo dute bihar Ataunen
Ataungo Atauniker kultur elkarteak Euskal Herrian bizi diren etorkinei buruzko hitzaldi bat antolatu du. Bihar, osteguna, udaletxean izango da solasaldia, 19:00etan hasita.Etorkinak Euskal Herrian: eskubideak eta betebeharrak gaia landuko du. Gorka Mor...
Etorkinak Euskal Herrian: eskubideak eta betebeharrak gaia landuko du. Gorka Moreno ariko da hizlari, Ikuspegi immigrazioaren euskal behotokiaren zuzendaria eta EHUko irakaslea.
Ataunen 1950eko hamarkadan izan zen immigrazio mugimendu handiena, Galizia, Gaztela, Andaluzia eta Extremaduratik etorritakoak hartu zituztenean. Hizkuntzan —gaztelania sartu zen—, eta beste zenbait ohituratan izandako eragina jorratu nahi du Ataunikerrek. Morenok gaiari buruzko ikuspegiak aurkeztuko ditu.












