Idiazabalen taularatuko dute 'Ez dira aspaldiko kontuak' lana
Larunbatean izango da emanaldia, 19:00etan, pilotalekuan. Sarrerak aurrez eros daitezke Izpar dendan. Segurarrak 36ko gerra osteko irakaskuntzaz ariko diraLarunbatean Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana ikusteko aukera izango da Idiazabalen, 19:00etan...
Larunbatean izango da emanaldia, 19:00etan, pilotalekuan. Sarrerak aurrez eros daitezke Izpar dendan. Segurarrak 36ko gerra osteko irakaskuntzaz ariko dira
Larunbatean Ez dira aspaldiko kontuak antzezlana ikusteko aukera izango da Idiazabalen, 19:00etan, pilotalekuan. Izpar dendan aurrez eros daitezke sarrerak: hiru euro balio ditu helduenak, eta euro bat haurrenak. Egunean bertan erosiz gero, berriz, bost euro balioko ditu helduen sarrerak, eta bi euro haurrenak.Segurar talde batek sortutako antzezlana da Ez dira aspaldiko kontuak. 36ko gerra amaitu eta frankismoaren amaierara arteko irakaskuntza islatzen dute emanaldian, baita Ikastolen sorrerako bilerak ere. Belaunaldien arteko kultur transmisioa eta historiaren gaineko jakintza bultzatu nahi ditu antzezlanak. Guztira 32 lagunek parte hartzen dute.
Idiazabali egokituta
Orain arte Seguran eta Ataunen taularatu dute antzezlana, eta Idiazabalen txanda izango da oraingoan. Kasu honetan, herritarrengana gehiago hurbiltzeko, Idiazabalen garai hartan benetan gertatutako pasarteak txertatuko dituzte emanaldian.













