Hilaren 12rako irteera antolatu dute Nafarroara
IDIAZABAL // Maiatzaren 12an Nafarroara egun pasa antolatu dute Idiazabalgo jubilatuek. 09:00etan irtengo dira Idiazabaldik, eta Iruña, Gares eta Larraga herriak bisitatuko dituzte egun pasa joanda. Irteeran parte hartzeko, ordea, aurrez izena ematea ...
IDIAZABAL // Maiatzaren 12an Nafarroara egun pasa antolatu dute Idiazabalgo jubilatuek. 09:00etan irtengo dira Idiazabaldik, eta Iruña, Gares eta Larraga herriak bisitatuko dituzte egun pasa joanda. Irteeran parte hartzeko, ordea, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, bi egun jarri dituzte antolatzaileek: datorren asteartea eta asteazkena, 18:00etatik 20:00etara bitartean.