III. Axari Trail proban parte hartzeko izen ematea irekita dago
Axari Trail Mikel Garmendiaren Memoriala probarako izena emateko epea ireki dute jada antolatzaileek. Aurtengo hirugarren proba izango da, eta bi ibilbide egongo dira aukeran, luzea eta motza. Ibilbide luzeak 25,4 kilometroko luzeera du, eta motzak 16,...
Bi probetarako izen ematea kirolprobak.com helbidearen bidez egin behar da, eta aurreko edizioetan bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da bi kasuetan. Proba luzean 18 urtetik gorako edonork parte hartu ahalko du, eta gehienez 250 korrikalarik parte hartu ahalko du. 15 eta 17 urte bitartekoek, proba motzean parte hartu beharko dute derrigor, eta beti gurasoen baimenarekin. 100 korrikalarin jarri dute ibilbide motza egiteko parte hartzaile kopuruaren muga. 18 urtetik gorakoek bi proben artean aukeratu ahalko dute.
Axari Trailen hirugarren edizioa irailaren 13an izango da, eta aurten ere herri bazkaria egingo dute parte hartzaileekin eta laguntzaileekin.













