Bihar egingo dute 51. Ataun San Martin txirrindulari proba
ATAUN // Aizkoate elkarteak antolatuta, 51. San Martin Txirrindulari proba jokatuko dute bihar Ataunen. Elite eta 23 urtez azpikoen mailako proba izango da, eta aurten, Euskadiko Txapelketa ere jokatuko da bertan. Proba 09:00etan abiatuko da San Martin...
ATAUN // Aizkoate elkarteak antolatuta, 51. San Martin Txirrindulari proba jokatuko dute bihar Ataunen. Elite eta 23 urtez azpikoen mailako proba izango da, eta aurten, Euskadiko Txapelketa ere jokatuko da bertan. Proba 09:00etan abiatuko da San Martin auzotik; 136 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta besteak beste, Urkillaga eta Larraitz igoko dituzte. Helmugara 12:30ak aldera iritsiko dira ziklistak.