Aitor Gonzalezek irabazi du elite mailako Euskadiko txapelketa, Ataunen
Ampoko beste txirrindulari bat sailkatu da bigarren, Mikel Elorza. Josu Zabala nagusitu da 23 urtez azpikoetan. Orain artekoaren balorazio ona egin du Goierriko Txirrindularitza BultzatuzekAitor Gonzalez (Ampo) da elite mailako Euskadiko txapeldun berr...
Ampoko beste txirrindulari bat sailkatu da bigarren, Mikel Elorza. Josu Zabala nagusitu da 23 urtez azpikoetan. Orain artekoaren balorazio ona egin du Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzek
Aitor Gonzalez (Ampo) da elite mailako Euskadiko txapeldun berria. Agauntza kirol elkarteak antolatutako 51. San Martin proba jokatu zen larunbatean Ataunen, Euskadiko Txapelketa ere bazena. Ermuako txirrindulariak Urkillagan gora jo zuen erasoa, eta bakarrik iritsi zen helmugara. Mikel Elortza taldekidea sartu zen bigarren 8 segundura, eta Egoitz Fernandez (Euskadi) sailkatu zen hirugarren. 23 urtez azpikoetan, berriz, Josu Zabala (Caja Rural) da Euskadiko txapeldun berria.Txirrindulariek 136,2 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta tartean hiru mendate igo: Urkillaga bitan (71,2 kilometroan eta 131,2.ean) eta Larraitz (104,6 kilometroan). Espero bezala, Urkillagako azken pasaera erabakigarria izan zen bi mailetako txirrindulari indartsuenak zeintzuk ziren jakiteko orduan.
Helburuak betetzen
San Martin probarekin bat eginez, Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz klubak Ordiziako Txirrindulari Elkartearen eta Beasaingo Loinazen batasunetik sortua aurtengo denboraldiak orain arte eman duenaz balorazioa plazaratu du. Aitor Gonzalezek eta Mikel Elortzak Ataunen lortutako bi lehen postuak, eta hilaren 7an Aitor Olaziregik eta Ander Alonsok 23 urtez azpiko Euskadiko erlojupeko txapelketan eskuratutakoak lehen eta bigarren sailkatu ziren horiek ere baikortasuna zabaldu dute klubaren barruan.
«Urte hasieran jarritako helburuak aise gainditzen ari dira gure txirrindulariak. Azkenez gain, denboraldian zehar garaipen gehiago ere izan dira. Lehen hamarren artean ere askotan sailkatu dira gureak, eta afizionatuetan bosgarren tokian gaude Espainiako Federazioaren rankinean», azaldu dute. Txirrindulari eskolan egiten ari den lanarekin ere gustura daude klubeko arduradunak, eta kimu eta gazte mailetan «koska bat gora» egiteko garaia dela iritzi diote.












