Auzipetuei babesa adierazteko bilkurak
Ostegunean hasiko da Segurako polizia operazioaren harira zabaldutako 04/08 sumarioaren epaiketa. Hori dela eta, auzipetuei elkartasuna adierazteko hainbat bilkura deitu dituzte aste honetan. Asteburuan, Peio Galvez urretxuarraren aldeko ekitaldia egin...

Ostegunean hasiko da Segurako polizia operazioaren harira zabaldutako 04/08 sumarioaren epaiketa. Hori dela eta, auzipetuei elkartasuna adierazteko hainbat bilkura deitu dituzte aste honetan. Asteburuan, Peio Galvez urretxuarraren aldeko ekitaldia egin zuten Areizaga-Kalebarren plazan (irudian). Epaiketa 11 hilabetez atzeratu dela eta 2008an atxilotu zituztenetik «zigorra betetzen» ari direla salatu dute. Ostegunean ere, elkarretaratzeak egingo dituzte; Urretxun 12:00etan eta 19:00etan bilduko dira, eta Beasainen, 19:00etan, Zubimuzu plazan.