Beasain larunbatean hasiko da jokoan
Denboraldiaurrean lagunarteko sei partida jokatuko dituzte beasaindarrek, eta lehena larunbatean dute, Realaren C taldearen aurka, Zubietan.
Beasain futbol taldeko kideek larunbat honetan, abuztuak 8, dute denboraldiaurreko lehen hitzordua. Realaren C taldearen aurka. Partida 10:30ean izango da.
Beasaingoek beste bost lagunarteko ere jokatuko dituzte denboraldi berria prestatzeko: abuztuaren 13an Amurrion (19:00) jokatuko dute, abuztuaren 15ean Beasainen Touring-en aurka (11:00), abuztuaren 22an Beasainen Alavesen C taldearen aurka (11:00), abuztuaren 28an Beasainen Valle Eguesen aurka (19:30) eta abuztuaren 29an Lagun Onaken aurka Azpeitian.
Liga irailaren 5ean hasiko dute, Hirugarren Federazio mailari heltzeko helburuz.













