Xabier Berasategik 2028ra arte berritu du Euskaltelekin
Olaberriko txirrindulariak beste bi denboraldirako luzatu du kontratua euskal taldearekin.
Xabier Berasategi Olaberriko txirrindulariak beste bi denboraldiz jarraituko du Euskaltel-Euskadi taldean, “bere kirol-heldutasuna etxeko taldean osatzeko”.
Euskaltelek gogoratu du olaberritarrak zortzi urte daramatzala egituran, harrobian hasi zenetik, “eta pausoz pauso hazten jarraitu du”. 2026an, Tour of Hainanen bigarren izan da, eta hainbat top-10 lortu ditu, taldeko UCI puntu gehien batu dituen txirrindularia izanik.
Berasategirentzat “oso berezia da laranjaz jantzita lehiatzea eta etxeko taldean txirrindulari gisa hazten jarraitzea”.













