'Espetxeen aurkako arratsaldea' antolatu dute Beasaingo gaztetxean, iganderako

kartelaBeasaingo Gaztetxeak Espetxeen aurkako arratsaldea antolatu du igande honetarako. Hitzaldi bat eta antzezlan bat prestatu dituzte, eta horien bidez, kartzeletan dauden presoek nahiz haien senideek bizi duten egoeraren inguruko gogoeta piztu nahi dute. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da egitaraua. Nais contra impunidade (Zigorgabetasunaren aurkako amak) taldeko Pastora Gonzalezek, Xose Tarrio hildako preso anarkistaren amak, eta Maria Luisa, Lucas Baron presoaren amak hitz egingo dute, taldeaz, presoen egoeraz eta espetxeen funtzionamenduaz. Ondoren, 19:00etan, Michele Azamak idatzitako La Esclusa antzezlana eskainiko dute, aktore lanetan Ana Plaza dela. 16 urtez espetxean izan den emakume baten istorioa lantzen du bertan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa