Ospakizun beroa Karibe Zaharrean
Duela 25 urte ireki zuten Legazpiko taberna
Abenduan 25 urte bete dira Legazpiko Caribe taberna Karibe Zaharra bihurtu zenetik, eta harrez gero haren ardura eraman dute Agustin San Martin ‘Txamar’ eta Joseba Telleria ‘Iuseppe’ lehengusuek.
Urteurrena ospatzeko, taberna bera eta Nafarroa kalea festa giroan dira gaur eguerdiaz geroztik. Txalaparta, dantzari eta txistulariak eta jatekoa eta edatekoa izan dituzte bertara hurbildutako legazpiarrek, tartean tabernan urte hauetan guztietan lan egindako askok. Arratsaldean jarraipena izango du festak: 17:00etan musika kontzertua izango da, eta Aitor Garitaonaindiak kantu errezitaldi laburra eskainiko du.
Gauean ere izango da musika eta jai giroa tabernan, eta goizaldean, aspaldiko ohiturari jarraituz, Nicaragua, Nicaragüita abestiarekin iragarriko dute Karibe Zaharra itxi eta erretiratzeko ordua iritsi dela.














