Eguraldia lagun, jendetza bildu da Santa Lutzi feriara

Jendez bete dira Urretxu-Zumarragako kaleak Santa Lutzi egunean. Eguraldiak ere lagundu du, eta goizean goizetik hasi da jendea ganadu feriara gerturatzen. Erdiguneko kaleak, berriz, eguerdi parterako joan dira betetzen.500 abelburu

Jendez bete dira Urretxu-Zumarragako kaleak Santa Lutzi egunean. Eguraldiak ere lagundu du, eta goizean goizetik hasi da jendea ganadu feriara gerturatzen. Erdiguneko kaleak, berriz, eguerdi parterako joan dira betetzen.500 abelburu eta ia beste hainbeste postu jarri dituzte gaur bi herrietan; zer ikusia eta erosia bada, hortaz. Goizeko ARGAZKI GALERIA ikusteko, sartu Goierriko Hitzako flickr kontuan: www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72157662176228422 Sari banaketa 13:30ean egingo dute, Areizaga Kalebarren plazan. Barazki, fruta, errezil sagar, zaldi, kapoi, oilasko eta ezti onenak sarituko dituzte. Ordu berean, artzain txakurren erakustaldia egingo dute, Zubimusu plazan. Arratsaldean pilota partidak izango dira Ederrenan, 17:00etatik aurrera. Aritz Lasa eta Urruzola, Gorka eta Irustaren aurka izango dira lehen partidan. Bigarren partida, berriz, binakako txapelketakoa izango da: Urrutikoetxea eta Olaizola II, Albisu eta Artolaren aurka. Euskadi plazan, bestalde, idi probak izango dira 18:00etan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa