Eskuinetik lehena Jon Ander Albisu eta eskuinetik bigarrena Iker Irribarria.
Binakako eskuzko pilota txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuta, Jon Ander Albisu eta Imanol Artola bikotea sailkapeneko buru da Martinez de Irujo eta Rezusta bikotearekin berdinduta. Urretxuko Ederrenan Olaizola IIri eta Urrutikoetxeari 22-19 irabazi zioten atzo.
Gaur arratsaldean, berriz, Iker Irribarria aramarrak eta Aitor Zubieta nafarrak ezin izan dute lehenengo puntua eskuratu Tolosan; 22-17 galdu dute Elezkano II.aren eta Beroizen aurka.
Hirugarren jardunaldia
Datorren asteburuan hirugarren jardunaldia jokatuko dute pilotariek. Artola eta Albisu Berasaluze IIaren eta Beroizen aurka lehiatuko dira Oiartzunen, 17:00etan.
Iker Irribarria eta Aitor Zubieta, berriz, Arrasaten ariko dira hilaren 22an, 18:00etan, Bengoetxea VI eta Untoriaren aurka.