Kabulgo atentatua salatzeko elkarretaratzea egingo dute eguerdian
Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute 12:00etarako, ostiralean Kabulen (Afganistan) egindako atentatua salatzeko. Areizaga-Kalebarren plazan bilduko dira. Espainiako enbaxadako bi polizia hil ziren erasoan.