Amezti Mendi Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu astebururako

Federatu txartela egiteko aukera, argazki erakustaldia eta mendi irteera izango dira

pnga_erakutsi

Zegamako Amezti mendi elkarteko kideak Gorbeako parke naturalera egindako irteeran

Hainbat ekintza antolatu ditu astebururako Zegamako Amezti Mendi Elkarteak. Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean 2016. urteko mendi federatu txartela egiteko aukera egongo da elkartean. Interesa duen norbaitek ezingo balu bertara azaldu, elkarteko kide batekin jarri beharko da harremanetan. Bestalde, larunbatean, 19:00etan, elkarteko kideek urtean zehar eginiko mendi irteeren argazki erakustaldia izango da Kultur Etxean. Ekintzaz betetako asteburuari amaiera mendi irteera batekin emango diote. Igandean goizeko 9:00etan Amezti mendira egingo dute irteera Aitxuri herri eskolako ikasle eta gurasoekin batera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa