Ondo ibili, ondo izan.
Udalak eta Osasun Zentroak antolatuta, adineko pertsonen ongizatea bultzatzeko helburuarekin, ostegunero ‘Ondo ibili, ondo izan’ ibilaldia egiten dute Beasainen. Gaur egin dute 2015ari dagokion azken ibilaldia. Saio berezia izan da gainera gaurkoa: “konstantziaz” parte hartu dutenak saritu baitituzte. Gaur, 60 lagunek diploma, kamiseta eta zira jaso dituzte opari, salda bero-beroarekin eta txorizo pintxoarekin batera. Gero eta gehiago dira, lagunartean, ibilaldiak eginez, osasun fisikoa eta psikikoa zaintzen duten beasaindarrak.
Hurrengo ibilaldia, urtarrilaren 14an egingo dute.