Gaztategi bat hazteko, herri interesa arrazoitu behar dela dio EH Bilduk
Idiazabalen gaztandegi bat handitzeko proiektuak «herritarren artean hainbat kezka» eragin dituela eta, zehaztapen eta eskari batzuk egin ditu herri hartako EH Bilduk. 150 ardirentzat eta turistentzat azpiegiturak eraiki nahi ditu enpresa batek. EH B...
Idiazabalen gaztandegi bat handitzeko proiektuak «herritarren artean hainbat kezka» eragin dituela eta, zehaztapen eta eskari batzuk egin ditu herri hartako EH Bilduk. 150 ardirentzat eta turistentzat azpiegiturak eraiki nahi ditu enpresa batek. EH Bilduk esan duenez, hirigintza aholkulariek argudiatu zuten proiektuak ez zuela betetzen eremu hiritarrera eta bizilagunen etxebizitzetara mantendu beharreko tartea. Koalizioak ezezkoa eman zion. «Baina txosten teknikoaren gainetik, udalak obra baimendu dezake, eta horrela egin zuen alkate dekretuz, herriaren interesekoa izan zitekeela argudiatuz».
Orain, «herriaren intereseko» izate hori justifikatuko duen txosten teknikoa eskatu du berriz. Bestetik, kategoria hori emateko «irizpide objektibo eta neurgarriak» finkatu beharra dagoela ere gaineratu du.
Bizilagunekin bilera egiteko ere eskatu du EH Bilduk.