Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saio jendetsua Ordizian

Goierriko eta Lapurdiko ikastolek antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urteroko ikuskizuna egin dute asteburuan?Ordizian. Bi saio egin zituzten igandean, eta bietan ere, bete egin zen Majori kiroldegia. Pailazoek Amalur ikuskizun berria aurkeztu zuten bertan, tartean, bideoan ikus daitekeen Euri tanta banintz bezalako abesti berriekin. Antolatzaileek esker ona agertu nahi izan diete ikuskizunera joan ziren guztiei, baina errifak erosiz, ikastolen aldeko laguntza eman dutenei ere. Ikuskizunarekin batera, zozketa ere egin zuten, ikastolei laguntza emateko txartela erosi dutenen artean. Lehen saria (Port Aventurarako 4 lagunentzako bidaia) 2.271 zenbakia duenari egokitu zaio. 0118 eta 0070 zenbakia dutenek, 10 afariko saria jasoko dute, lehenak Urbitarte sagardotegian eta bigarrenak?Xaia ostatuan. i. gurrutxag
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa