Ataungo 2015eko argazkiak jasoko ditu Atauniker elkarteak
ATAUN // Iaz Ataunen ateratako argazkien bilduma egiten ari da Atauniker kultur elkartea, «ondorengoentzat jasota gera dadin». Zure argazkiak, betiko gordeta ideiarekin, herritarrei eskatu die utz diezazkiela 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31r...
ATAUN // Iaz Ataunen ateratako argazkien bilduma egiten ari da Atauniker kultur elkartea, «ondorengoentzat jasota gera dadin». Zure argazkiak, betiko gordeta ideiarekin, herritarrei eskatu die utz diezazkiela 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko argazkiak: paisaiak, pertsonak, baserriak, bazterrak, eguraldia, langintzak, gertaerak, jaiak… Bideoak ere onartuko dituzte. Urtarrilaren 15era arte da epea (jauzmendi@outlook.com).