Mingainluze lehiaketako kanporaketak Labeaga aretoan

Aurten bosgarren urtez antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udaletako euskara sailek Mingainluze lehiaketa. Bi herrietako haurrek parte hartzen dute, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoek. Aurten hiru laguneko 51 taldek

Aurten bosgarren urtez antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udaletako euskara sailek Mingainluze lehiaketa. Bi herrietako haurrek parte hartzen dute, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoek. Aurten hiru laguneko 51 taldek eman dute izena: guztira, 153 haur. Gaur eta bihar lehenengo kanporaketa saioak jokatuko dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. Asteburu honetan sailkatzen direnek, datorren asteburuko kanporaketetan parte hartuko dute, eta finala urtarrilaren 31n jokatuko da. 17:00etan hasten dira kanporaketa saioak, eta edonor gertura daiteke. Gorka Azkaratek egiten ditu aurkezle lanak. Haurrek, berriz, euskararekin lotutako hainbat proba gainditu behar dituzte: “Tribuaren berbak”, “Erantzuna emanda”, “Potokumeak”… “Aurreko urteetan oso gustura geratu ginen lehiaketak izandako harrerarekin, eta aurten ere aurreko urteetako mailari eustea da erronka“, adierazi dute antolatzaileek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa