Extremadurar erako txerri festa egin dute Legazpin

La Bellota elkarteak antolatzen du jaia urtero. 'Migak' eta txerrikia banatu zituzten herritarren artean.

Laugarren urtez antolatu du Legazpiko La Bellota estremadurrek elkarteak txerri festa. Pilotalekuko arkupeetan egin zuten, atzo, eta giro ederra jarri zuten. Txerrikia prestatu zuten, extremadurar erara, eta migak ere bai. Herritar ugari bertaratu ziren jakiak probatzera, ardo trago batekin. Musika ere izan zen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa