Usabiagak eta Sanchezez irabazi dute Mus Txapelketako kanporaketa, Itsasondon

argazkia(1)

Itsasondoko kanporaketako lau finalistak. Argazkia: EH Mus

Asteburuan jokatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen kanporaketa Goierrin. Itsasondon egin zuten aurreneko saioa, larunbatean. Guztira 11 bikote aritu ziren musean, Kaxintane tabernan. Txapela, Joseba Usabiagak eta Mikel Sanchezek osatutako bikoteak jantzi zuen, finalean Elena Vicente eta Aintzane Diez bikotea mendean hartu eta gero. Datorren asteburuan, gehiago Itsasondokoaren ondoren, datorren asteburuan kanporaketa ugari jokatuko dituzte Goierrin. Ostiralean, Legorretako Aldapa Haundin (23:00) eta Zaldibiako Joxepanen (22:30) izango dira, eta larunbatean, Arriarango Intxaurpe (16:30) eta Segurako Zopajale (22:00) elkarteetan. Hila bukatzerako, 30ean, Lazkaon ere egingo dute saioa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa