EH Bilduk batzarra egingo du ostiral honetan Zegaman
ZEGAMA // EH Bildu koalizioak udazkenean abiarazitako hausnarketa prozesuaren bidetik, «beste urrats bat» emango dute datozen asteetan. Jaikiz lemapean, herri batzarrak egingo dituzte, egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko. Hala, bate...
ZEGAMA // EH Bildu koalizioak udazkenean abiarazitako hausnarketa prozesuaren bidetik, «beste urrats bat» emango dute datozen asteetan. Jaikiz lemapean, herri batzarrak egingo dituzte, egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko. Hala, batetik, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak eta Madrilen egin beharreko lana aztertuko dituzte. Bestetik, herrietako egitasmoa landu- ko dute. Zegaman, ostiralerako egin dute deialdia; 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean.