Edukiontzi sistemak jaso ditu boto gehien Legazpiko galdeketan

Edukiontzien aldeko 2.907 boto eman dituzte, eta atez atekoaren aldeko 1.291

Herritar bat botoa ematen, Haztegi ikastetxean, goizean. / Argazkia: Tere Madinabieitia

Herritar bat botoa ematen, Haztegi ikastetxean, goizean. / Argazkia: Tere Madinabieitia

Errefusa eta organikoa edukiontzien bidez biltzea erabaki dute legazpiarrek gaur egindako herri galdeketan. 7.138 herritar zeuden botoa ematera deituak, eta horietatik 4.222 lagunek (%60) parte hartu dute. Edukiontzi sistemak 2.907 boto (%68,9) jaso ditu, eta atez atekoak 1.291 (%30,8). Legazpiko Udalak azaroaren 29ko osoko bilkuran aho batez onartu zuen gaurko galdeketaren emaitzak lotesleak izango direla.      
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa