Sinadurak eta taloak, eskutik eskura Zegaman

IMG-20160123-WA0002-2 IMG_6515Zegamako Gure Esku Dago egitasmoak antolatuta, talo festa egin dute asteburuan. Ekaineko herri galdeketarako sinadurak biltzearekin batera, taloak eta kamisetak saldu zituzten. Antolatzaileen arabera, «jende ugari» gerturatu zen larunbatean, batez ere eguerdi partean. Guztira 120 talo saldu zituzten, eta dagoeneko, 250 dira sinadura eman duten zegamarrak. Bestalde, Ezetz iritsi, baietz pasa izeneko lehiaketa ere jarri zuten larunbatean. Balkoi batetik gazta bat zintzilikatu zuten, eta partehartzaileek, zein altueratan zegoen asmatu behar zuten. Begirik finena, Aritz Agirrek izan zuen; berak asmatu zuen 1,74ko altueran zegoela, eta gazta etxera eraman zuen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa