Inoizko kros azkarrena Idiazabalen

XXXVI. lasterketa 31:38ko denboran amaitu zuen Javier Nagorek. Lehenengo herritarra Sergio Serrano izan zen, eta emakumezkoetan Naroa Garmendia

Atzo egin zuten Idiazabalen XXXVI. herri krosa. Kategoria orokorrean, errekor berria jarri zuen Javier Nagore-k, 31:38ko denboran amaituz hamar kilometroko ibilbidea. Podiuma Aitor Etxeberriak eta David Martinek osatu zuten. Herriko lehenengoa Sergio Serrano izan zen, 36:06ko denborarekin. Emakumezkoei dagokienean, Izaro Rubio ordiziarra izan zen azkarrena, eta ibilbidea 39:13an osatu zuen. Bigarren, Elena Frechilla sondikatarra, eta hirugarren Ainhoa Lekuona tolosarra izan zen. Herriko lehenengoa Naroa Garmendia izan zen, 48:13an amaituz. Hona hemen atzoko irudi batzuk:
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa