Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak aurrera doaz
Euskal Herriko Mus Txapelketako hainbat kanporaketa jokatu dituzte asteburuan Goierrin. Mutiloan, ostiralean egin zuten saioa, Txerri-Gorri elkartean. Joxemari Murgiondo (Agitta) eta Luis Aranburu (Zurdo) izan ziren nagusi, finalean Aztiriako Mila eta Perikori irabazita. Irabazleek Mutiloako Udalak eskeinitako arkume bat eta bi ondutako ardo botila jaso zituzten.
Zumarragan berriz, Aitor Garmendia eta Diego Bilbao izan dira kanporaketa irabazi eta Gipuzkoako lehiarako txartela lortu dutenak. Altzagan ere egin zuten kanporaketa, Artea elkartean. Pako Zubeldia eta Joxi Urdangarin izan ziren nagusi.
Ataungo kanporaketan ere bost bikotek parte hartu zuten. Joxan Goikoetxea eta Koldo Zaldua izan ziren garaile, finalean Iñigo Dorronsoro eta Joxe Mari Goikoetxea mendean hartu eta gero.
Beasaingo Arranon egindako kanporaketatik Iñaki Aranburu eta Xabier Arrieta pasako dira Gipuzkoakoara, eta Ezkio-Itsasotik, Felix Etxeberria eta Jon Muñoz.














