Cabaret ikuskizun berritzailea ostiral honetan, Zelai-Ariztin
Urretxuko eta Zumarragako Udalen antzerki programazioaren barruan, Teatro Mutante taldeak Cabaret Chihuahua ikuskizuna eskainiko du ostiralean. 2013an sortu zuten antzezlana, Bilboko Aste Nagusirako, baina harrezkero, gelditu gabe dabiltza, eta 150
Cabaret Chihuahua, “musikal kritikoa, ironikoa, eusko-mexikarra eta zonbi xamarra” dela diote obraren arduradunek, “kris garaietarako” egokia. Auto istripua izan eta gero, hildakoen mundura pasatzen den gazte baten historia kontatzen du. Hil ondoren, Cabaret bitxi batera bidaliko dute; bertan, eskeletu bihurtzeko prozesua biziko du, giro ilun eta bitxi batean.
Zumarragako saioan, Ugaitz Alegria, Irene Bau, Jon Casamayor, Quique Gago, Iñaki Maruri, Diego Perez, Itxaso Quintana eta Mitxel Santamaria aktoreek hartuko dute parte. Emanaldia 22:30ean izango da, Zelai-Ariztin.













