Mikel Leizeagak legazpiarraren bidez bidaliko dute dirua, han bizi baita.

Eliza Rijal, Txakel Urarte eta Mikel Leizeaga. / Arg.: Maialen Igartua
Iazko apirilaren 25ean Nepaleko herri eta etxe ugari suntsitu zituen lurrikarak. Kalteei aurre egin eta herritarrei laguntzeko, dirua biltzeko kanpaina martxan jarri zuen uztailean Txakel Urarte legazpiarrak. Harriz egindako eskultura bat jarri zuen dendan. Herritarrek harri bat etxera eramateko aukera zuten, nahi zuten diru kantitatearen truke. Bada, 4.400 euro lortu dituzte egitasmoaren bidez.
Mikel Leizeaga legazpiarraren bidez bidaliko dute dirua Nepalera, bera han bizi baita. Txakelen ideia goraipatu du Leizeagak, eta herritarrek erakutsitako babesa eskertu.