Legazpin otsailaren 15ean kenduko dute sistema mistoa
Zintzilikarioak kentzen hasiko dira egun horretan.
Urtarrilaren 24ko galdeketan edukiontzi sistemaren aldekoak izan ziren boto gehienak Legazpin, eta otsailaren 15ean jarriko dute martxan sistema berria. Zintzilikarioak kentzen hasiko dira egun horretan bertan.
Bestetik, edukiontzi marroia irekitzeko giltzarik ez dutenek, otsailaren 8tik aurrera jaso ahal izango dute udaletxean. Atez atekorako erabilitako ontzi marroiak eta grisak itzultzeko aukera ere izango da.