Nerabeek telefonoarekin duten harremanari buruzko hitzaldia
Zumarragako KZguneak nerabeei eta smartphone sakeleko telefonoei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldiaren izenburua Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta smartphone-ak da. Hitzaldia hilaren 24an izango da, 18:00etan, Zelai Arizti
Zumarragako KZguneak nerabeei eta smartphone sakeleko telefonoei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldiaren izenburua Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta smartphone-ak da. Hitzaldia hilaren 24an izango da, 18:00etan, Zelai Arizti aretoan. Telefonoak nerabeen arteko komunikazioan funtsezko tresnak dira, baina arriskuak dituzte. Hitzaldian arrisku hauen berri emango dute eta nahigabeak saihesten lagunduko dute. Ekitaldiak bi orduko iraupena izango du eta parte hartu nahi dutenek KZgunera jo behar dute. Telefono zenbakia 943 02 36 93 da eta helbide elektronikoa tutor.zumarraga@kzgunea.net.