Sahararrentzat tresneria erosteko dirua biltzen ari da Harea Haizea Legazpin

Txakel Urarteren dendan arto eta ilar aleak jarri dituzte salgai, eta lortutako dirua lurra lantzeko tresnak erosteko erabiliko dute.

Haziak salgai daude Txakel Urarteren dendan. / Arg.: Maialen Igartua

Haziak salgai daude Txakel Urarteren dendan. / Arg.: Maialen Igartua

Harea Haizea elkartea dirua biltzen ari da, saharar kanpamentuetarako lurra lantzeko tresnak erosteko, batez ere, aitzurrak. Egitasmoaren barruan, Txakel Urarteren Legazpiko dendan arto eta ilar haziak jarri dituzte salgai. Herritarrek nahi duten kiru kantitatearen truke eros ditzakete haziak, eta lortutako dirua tresnak erosteko izango da. Hemengo haziak, hango erremintak du izena egitasmoak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa