Hotz Legazpi du izena taldeak. Datorren astelehenean hasiko dute materiala biltzeko kanpaina. Boluntario gehiagoren bila dabiltza.

Janari bilketa Lazkaon.
Legazpiko hainbat herritarrek sortu dute Hotz Legazpi taldea, Siriako errefuxiatuentzako materiala biltzeko. Kanpaina otsailaren 8an hasiko da, datorren astelehenean, eta hilabete inguru iraungo du. Pixoihalak, konpresak, mantak, lo egiteko zakuak, galtzerdiak, neguko oinetakoak eta janaria bilduko dituzte.
Bestalde,
boluntarioak behar dituzte kanpainarako. Ostegunean, otsailak 4, bilera egingo dute Eroskiren plazako lokalean, eta interesa duen oro gonbidatuta dago. Bestela, Ane Arrondorekin jar daitezke harremanetan, edo email bat bidali
hotzlegazpi@gmail.com helbidera.