Umeen play-back saioa egin dute Idiazabalen
Idiazabalgo San Blas jaiak azken txanpan sartu dira dagoeneko. Asteburuko parrandaren eta atzoko atsedenaren ondoren, Kandelaria eguna ospatu dute gaur. Goizean zehar, ohiko kandela bedeinkapena egin dute elizan. Arratsaldean berriz, umeentzako ekitaldiak izan dira nagusi. Aurrena, play-back saioa egin dute. Haur eta gaztetxo taldeek, beraien abilezia erakutsi dute eskenatoki gainean, kantu eta koreografia ezberdinak eginez. Ondoren, txokolate jana egiteko elkartu dira guztiak.
Gaurko egunaren ondoren, San Blas zaindariaren eguna izango dute bihar. Besteak beste, txirrindulari proba, paella solidarioa eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa izango dituzte.
EGITARAUA
Asteazkena, San Blas eguna:
- 10:00. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa elizan.
- 11:00. Gazteen txirrindulari lasterketa.
- 11:00-14:00. Umeentzako puzgarriak Zelaako kiroldegian.
- 12:00. Idiazabalgo 28. Txirrindulari Lasterketa.
- 14:00. Paella solidarioa, Afrikako Txirrindulari Proiektu Solidarioak antolatuta.
- 15:00-18:00. Umeentzako puzgarriak Zelaako kiroldegian.
- 18:30. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.
- 19:00. Ttek elektrotxaranga.
- 20:00. Koadrillen arteko jokoak, gaztetxeak antolatuta.
- 11:00. San Blas Toka Txapelketa herrikoia, haur eta helduentzat.
- 12:00. Hamaiketakoa plazan.
- Ondoren, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa.
- 14:30. Bertso bazkaria, Elizalde elkartean.
- 17:00. Euskal dantzen emanaldia Igarondo pilotalekuan.
- 18:30. Umeen pilota partidak.
- 19:00. Egan taldea, plazan.
- 19:45. Santa Ageda koplak, plazan.
- 20:00. Axariaren igoera.
- 20:10. Egan taldea, plazan.













