Gure Esku Dagok festa egingo du gaur eta bihar Idiazabalen

Idiazabalen San Blas jaiak dagoeneko bukatu baldin badira ere, asteburuan festak jarraituko du Igarando pilotalekuan, Gure Esku Dago dinamikari esker. Gaur, 19:00etatik 20:00etara Star blues izango da. 22:00etatik aurrera berriz, DJ Santiren eskutik R...

Euskal Herriko sokatira txapelketako finala jokatuko da.

Euskal Herriko sokatira txapelketako finala jokatuko da.

Idiazabalen San Blas jaiak dagoeneko bukatu baldin badira ere, asteburuan festak jarraituko du Igarando pilotalekuan, Gure Esku Dago dinamikari esker. Gaur, 19:00etatik 20:00etara Star blues izango da. 22:00etatik aurrera berriz, DJ Santiren eskutik Rock’n Roll gaua. Ezustekoak ere egongo dira. Bihar, berriz, 17:00etan, Euskal Herriko soka tira txapelketako finala eta 19:30ean, Euskal Herriko Mus txapelketako Idiazabalgo kanporaketa jokatuko dira. Sinaduren 12 orduak eguna Bestetik, Gure Esku Dagotik jakinarazi dutenez, igandean bukatuko da herri galdeketari babesa adierazteko sinadura bilketa. Bukaera emateko, Sinaduren 12 Orduak Eguna antolatu dute Beasainen. Igandean, 09:00etatik 21:00etara bitartean mahaia jarriko dute tren geltokiaren ondoan sinadurak biltzeko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa