Ataungo talo janean eta ikastaroan izena emateko epea irekita
ATAUN // Atseden-Toki jubilatu elkarteak taloak egiteko ikastaroa eta ondoren jateko otordua antolatu ditu, otsailaren 19rako. Nahi duten heldu guztiek parte har dezakete. Izena otsailaren 16rako eman beharra dago; 4 euro ordaindu behar da. Izena elkar...
ATAUN // Atseden-Toki jubilatu elkarteak taloak egiteko ikastaroa eta ondoren jateko otordua antolatu ditu, otsailaren 19rako. Nahi duten heldu guztiek parte har dezakete. Izena otsailaren 16rako eman beharra dago; 4 euro ordaindu behar da. Izena elkarteko buzoian utzita, edo telefonoz eman daiteke (630 702 803, 659 625 369, 943 18 02 30).