Gaintzan zabaldu dute zaborraren tasa ordaintzeko epea
GAINTZA // Gaintzako Udalak otsailaren 10etik martxoaren 11ra bitartean kobratuko du hondakin bilketaren eta tratamenduaren tasa. Iazko bigarren seihilekoari dagokion udal zerga ordaintzeko borondatezko epea da hori. Helbideratu gabeko erreziboak posta...
GAINTZA // Gaintzako Udalak otsailaren 10etik martxoaren 11ra bitartean kobratuko du hondakin bilketaren eta tratamenduaren tasa. Iazko bigarren seihilekoari dagokion udal zerga ordaintzeko borondatezko epea da hori. Helbideratu gabeko erreziboak posta bidez bidaliko ditu udalak, zergadunek ondoren banketxe bidez ordaintzeko.