Jon Odriozola legazpiarrak Jiu Jitsuko Munduko Txapelketan parte hartuko du

Espainiako selekzioak hautatu du munduko txapelketa jokatzeko, junior mailan.

Azaroan Kirol Saria eman zion Legazpiko Udalak Jon Odriozolari.

Azaroan Kirol Saria eman zion Legazpiko Udalak Jon Odriozolari.

Martxoaren 17an, 18an eta 19an jokatuko da Jiu Jitsuko junior mailako munduko txapelketa, Madrilen, eta bertan izango da Jon Odriozola legazpiarra. Espainiako selekzioarekin jokatuko du txapelketa. Odriozolak Espainiako Kopan urrezko domina irabazi zuen urtarrilean. Legazpiko Udalak, berriz, Kirol Saria eman zion iazko azaroan. Hamabost urte ditu, eta datorren hilean beteko ditu hamasei. Legazpiko Jiu Jitsu taldeko ikaslea da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa