Legazpi Lagunkoia egitasmoari hasiera eman diote auzoetako beharrak identifikatuz

Diagnosi fasearekin hasi dira. Goizean ibilaldia egin dute Laubide eta Urtatza auzoetan, beharrak identifikatzeko.

Euripean egin dute ibilaldia, Laubiden eta Urtatzan. / Argazkia: Maialen Igartua

Euripean egin dute ibilaldia, Laubiden eta Urtatzan. / Argazkia: Maialen Igartua

Legazpiko Udala iazko otsailean batu zen Euskadi Lagunkoia egitasmora. Adineko pertsonekiko herri lagunkoi bat izatea da helburua: integratzailea, irisgarria eta zahartze aktiboa sustatzen dituena. Egitasmoak hainbat fase ditu, eta diagnosi bat egitea da lehenengo urratsa. Gaur hasi dira diagnosi fasearekin. Horretarako, Laubide eta Urtatza auzoetan ibilaldi bat egin dute herriko elkarteetako eta udaletxeko hainbat ordezkarik, auzo horietako beharrak eta gabeziak identifikatzeko. Datozen hilabeteetan beste sei irteera egingo dituzte, beste sei eremutara. Egitasmo parte hartzailea Besteak beste, Gueske, Nagusilan eta Buztintegiko ordezkariak izan dira gaurko ibilaldian. Udaletxetik, Javier Iraeta eta Eric Galvez zinegotzia joan dira. Euripean egin behar izan dute ibilaldia. Iraetak azaldu duenez, egitasmoa parte hartzailea da, eta nahi duten guztiak batu daitezke. Legazpik urte eta erdi du diagnosia egiteko. Herria ezagutzeko ibilaldiak egiteaz gain, galdetegiak pasako dituzte eta adinekoekin harremana duten eragileen ekarpenak jasoko dituzte. Behin diagnosia eginda, ekintza plan bat garatu beharko dute. Goierrin, Legazpiz gain, beste hiru herri daude Euskadi Lagunkoia egitasmoan: Zumarraga, Ordizia eta Idiazabal.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa