Eneko Aierzak 100 libreetan Espainiako txapelketarako gutxieneko denbora lortu du
Asteburuan jokatu dute Iruñako Amaya kiroldegian Euskal Herriko absolutu txapelketa
Ordizia Igeriketa taldeko 2 igerilarik parte hartu dute Euskal Herriko absolutu txapelketan: Francisco Gonzalez ‘Txesko’ eta Eneko Aierzak. ‘Txesko’ 50 tximeletan aritu zen, eta denbora hobetzea ez zuen lortu arren, maila ona erakutsi zuen igerilariak. Aierzak, berriz, 100 libreetan Espainiako txapelketarako gutxieneko denbora lortu zuen, 56:03ko denbora eginez. Horrez gain, 200 libreetan Euskal Herriko sailkapenean 4. denbora hoberena egin zuen.