Goierriren txirrindulari eskolaren aurkezpena
Larunbatean, Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak urteroko aurkezpen ikusgarria egin zuen Ederrena pilotalekuan. Goierrik 43 txirrindulari ditu aurten: benjamin mailako bost, kimu mailako bederatzi, haur mailako bederatzi, kadete mailako bederatzi,
Larunbatean, Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak urteroko aurkezpen ikusgarria egin zuen Ederrena pilotalekuan. Goierrik 43 txirrindulari ditu aurten: benjamin mailako bost, kimu mailako bederatzi, haur mailako bederatzi, kadete mailako bederatzi, gazte mailako bost, 23 urte azpiko bat, elite mailako bat eta master mailako lau. Bi bakarrik dira neskak: bata benjamina eta bestea kimua. Guztiak Goierri garaikoak dira, master mailako bi ezik: bata idiazabaldarra da eta bestea gasteiztarra.