Leharrei mendi lasterketaren ibilbidea
https://youtu.be/zVrKpMivNSk
Apirilaren 9an jokatuko dute Leharrei mendi lasterketa, Gabirian. Goierriko Trail Kopako lehen proba izango da eta 24 kilometroko ibilbidea egingo du, Gabiriako mugetan barrena; irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izango dira. Hain zuzen ere, proba honen ibilbidea ezagutzeko bideoa egin du Gattiken ekoiztetxeak, 3Dan.
Lasterketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, Leharrei.eus helbidean aurki dezake.