Arane taldea doa bigarren sailkapenean.
Hamargarren jardunaldia jokatuta, Zintzharri taldeak jarraitzen du Beasaingo Areto Futbol Txapelketako lidertzan. Lau puntuko aldea ateratzen dio bigarren dagoen Araneri; Jazpana dago hirugarren postuan. Hiru talde horiek garaipen bana lortu dute asteburuan.
Kilker taldeko Joar Urrestarazu da ligako golegile nagusia, 14 tantorekin. Xabier Tapia (Arane) eta Ander Intsausti (Zintharri) ditu atzetik, hamaikana golekin. Gol gutxien jaso dituzten taldeak berriz Zintzharri (17), Garaitezinak (18) eta Kuabs (18) dira.
- Los Chicos DM 3 – 3 Banba
- Arane 7 – 4 Patxangas
- Kilker 2 – 3 Jazpana
- Garaitezinak 6 – 0 Koiote
- Rhusbi 1 – 5 Txerloke
- Zintzharri 6 – 2 Rotula Studio
SAILKAPENA: